XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oiartzun ibaiaren arroko materialen higadura, herrestatze eta jalkiera prozesuek, gizakiak eginikoekin batera, arrasto horiek ezabatu bide dituzte.

Erromatarrek eremu osoan zehar bide azpiegiturak ezarri zituzten, hango aztarnei toponimoen eta arkeologi aztarnen bitartez (zubiak, eta abar) jarrai dakizkiekelarik Toponimia (estrata izeneko bidea, edo Galtzabide baserria, Galtzaraborda auzunearen sorburu izan zena) eta lekuan bertan eginiko miaketa medio, Aiako Harriaren inguruko mendietako esparrutik abiatuta Pasaiako badia aldera lerratuko zen lehorreko ibilbide bat ba ote zen aipatu izan da.

Erromanizazioaren eragin eskasa erromatarrek alderdi horretan gauzatu zuten ustiapen ekonomikoaren antolaketari berari zor bide zaio.

Delako ustiapenak erauzketa izan zuen helburu, elikagaiak, arrainak eta, batez ere, minerala eta zura oinarri zituen erauzketa.

Zentzu horretan, meategi horietako mineralaren erauzketa bertan kantonatutako goarnizioaren menpeko funtzionari inperialen esku zegoen administrazio zuzenaz burutu bide zen.

Modu horretara, esklaboek nahiz gizon askeek osatutako eskulanari zuzenean ematen zitzaion lana.

Horrek ez ditu abeltzaintza trashumantera emandako barrualdeko biztanleekiko merkataritza trukeak eragozten, garai horretaz aditu direnen arabera.

Aipatu txanponetako batzuk Ebro Bailaran: Turiasso (Tarazona) eta Celsa (Velilla de Ebro), egin izanak antzinako ibilbide bat bazela pentsarazten digu.

Berori, Gipuzkoako orografia malkartsua eta Nafarroa atlantikoa zeharkatuz.

Pompaelo-Iruñeara heltzen zen, eta handik Ebro Bailara oparoko beste hiri batzuei, Cesaraugusta edo Turiasso kasu, lotzen zitzaien, Tarraco bertara iritsi arte Ebro Bailarako alderdi horrek erromatar garaian zuen botere ekonomikoak pixkanakako landakotzeari utzi zion bidea III. mendeko krisiaz geroztik, ondorio gisa merkataritza trukeak uzkurtuz.

2. Pasaiako portua Erdi Aroan

Erdi Aroak, batez ere ikertzean itzaltsu ageri delako garai iluntzat hartu izan ohi denak, geure ezagutzari kontu ugari gordetzen dio.

III. mendeko aipatu krisia, zeinarren atzetik mende luzez zenbait inbasio samalda etorri ziren, gertatuz geroztik jasandako ezegonkortasun politiko gero eta handiagoak jarduera ekonomikoei oztopoak jarri bide zizkien, nahiz minerala erauzten zutenei nahiz horrekin merkataritzan zihardutenei, garraio eta distantzia ertaineko merkatu azpiegituren galerarekin.

Alabaina, eta seguruenik erromatar garaikoaz bestelako eskala batean izan arren, aldi honetan ere bertakoen eta ipar zein hegoaldeko herri inbaditzaileen arteko itsaso bidezko harremanek iraun egin zuten.

Pasaiako itsasadarra erromatarren garian, J.L. Banús y Aguirreren arabera. Garai hartan historiagile horren hipotesiari jarraiki Beraunen ontziraleku bat ba omen zegoen, eta Arditurritik (Oiartzun) erauzitako beruna hedatzen ahalbidetzen zuen.

Ingurune horretan erromatarren presentziaren testigantza eskuinean ikus daitekeen iruditxoak ematen digu.

Errenteriatik datorren brontzezko irudi horrek Castro Urdialesen (Kantabrian) aurkitutako itsas jainkosaren nolabaiteko antza du.

Nahiz iruditxo hori nahiz Pasaian aurkitu zen erromatar txanpona leku ezezagunen batean dira gaur egun.